Miren naiz, 40 urteko emakumea, Otsagabiakoa. Lur hau maite dut, eta duela hiru urte, buelta batzuk eman ondoren, Ibarrera itzultzea erabaki nuen. Duela gutxi, Orontzen etxe hau erosteko eta Pirinioetan finkatzeko apustua egin dut.
Lur honetatik bakea eta lasaitasuna gustatzen zaizkit, kalitatezko denbora, pertsonekiko hurbiltasuna, paisaiak bere urtaro guztietan, ohiturak, hizkuntza, naturarekiko kontaktua...
Herria eta etxe hau dagoen ingurua naturaren harribitxi bat dira, bertako basoek harrapatu egiten zaituzte, haien isiltasunak eta lasaitasunak erritmoa mantsotu eta atseden hartzeko aukera ematen dizute. Eta bertako jendea atsegina da berez.
AlaiSuberrik etengabe berritzen den etxeko alaitasunaz hitz egiten du, eta hori da hemen eskaini nahi dudana, atseden hartzeko, gozatzeko eta etxean bezala sentitzeko gune alai eta eroso bat.
Apartamentuak ohe bikoitza duen bi pertsonentzako logela bat du, bainugela bat eta sukalde-egongela bat ditu, azken honetan mikrouhin-labea, ontzi-garbigailua eta lehorgailudun garbigailua daude, baita tximinia ere. Egongelako sofa-ohean ohe osagarri bat jartzeko aukera dago.
Etxebizitzak harrizko plazatxo bat du, eta bertan mahaitxo bat dago eta aire zabalean egon daiteke.